DBH 3ko ikasleekin NORTASUNAREN inguruan hausnartu dugu, horretarako maskara erabiliz, batez ere maskara afrikarrak hauek duten esanahiak eta erabilerak direla eta. Hasieran maskaren inguruko saio teorikoa egin zen, lehenago estekatutako aurkezpena erabiliz eta ostean ikasleek 3 maskara diseinatu zituzten, horietako bat aukeratu eta collage teknika erabiliz fisikoki garatu zuten, azkenik maskara jarrita zutela argazkia atera eta karpeta batera igo behar zuten. Jarraian egindako batzuk ikusgai.