DBH 4ko ikasleekin Vik Muniz artistaren lana ezagutu dugu eta Waste Land dokumental interesgarria ikusi ostean, ikasleek birziklatutako objektuekin eta collage teknika erabiliz, koadro ezagunen errepresentazioak egin dituzte.
2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea
2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna
Maskarak-Nortasuna
DBH 3ko ikasleekin NORTASUNAREN inguruan hausnartu dugu, horretarako maskara erabiliz, batez ere maskara afrikarrak hauek duten esanahiak eta erabilerak direla eta. Hasieran maskaren inguruko saio teorikoa egin zen, lehenago estekatutako aurkezpena erabiliz eta ostean ikasleek 3 maskara diseinatu zituzten, horietako bat aukeratu eta collage teknika erabiliz fisikoki garatu zuten, azkenik maskara jarrita zutela argazkia atera eta karpeta batera igo behar zuten. Jarraian egindako batzuk ikusgai.
Autorretratoa-Arcimboldo
DBH 2ko ikasleek Giuseppe Arcimboldo artistaren lan bereziak ezagutu eta beraien gustuetan oinarritutako autorretratoak egin dituzte. Jarraian egindako batzuk ikusgai.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)