2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

Gernika

DBH 2ko ikasleek collage teknika praktikan jartzeko egindako ariketa. Hasieran, Gernika koadroaren inguruko lanketa teorikoa egin da, Picassok egin zuen lan honen inguruko ikuspegi ezberdinak azalduz aurkezpen baten bidez. Horren ostean, ikasleak 4ko taldeetan elkartu eta Gernika koadroa lau orritan fotokopiatua banatu zaie, hauek margotu dituzte eta azken collagea hemendik eta aldizkari eta egunkarietatik moztutako irudi zatiekin osatu dute. Azkenik, Picassoren biografia labur bat idatzi dute lanaren atzekaldean.