2022(e)ko apirilaren 24(a), igandea

Je vous salue / Irudia eta Soinua

Irudia eta soinuko ikasleekin, Jean-Luc Godard-ek 1993an egin zuen Je vous salue Sarajevo lanean oinarrituz, beraien bertsio propioak sortu dituzte, interesatzen zitzaien argazki bat aukeratuz. Lanak ikusteko, beheko irudian sakatu

2022(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

Ipuin ilustratua / Marrazketa Artistikoa

Marrazketa artistikoko ikasleekin ipuin ilustratua landu dugu 2.eta 3.ebaluazioan, aurretik landutako paisaia eta giza gorputza eta erretratua egoera berri batean erabiltzeko eta tipografien garapenean salto bat emateko asmoz. Ikasleek Euskaraldia gai bezala zuen ipuin bat izan dute abiapuntu bezala eta orain arte erabilitako tekniketaz baliatuz, emaitza politak lortu dituzte.

Hasierako ideiak eta pausoak...

Itxura hartzen...

Azken txanpa...

Emaitzak...

2022(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

Aurpegiak eta ahotsak nahastuz / Irudia eta Soinua

Irudia eta Soinuko ikasleek ikus-entzunezko lan bat egin dute, 180ºko erregela, plano aberrantea eta aurpegiak eta ahotsak nahastuz. Bi gai aukeran, Irulegiko irratiko Chill Mafia eta euskañola irrats saioko iritziak edo Twitterren Igotz Alkortak argitaratutako tweet bat. Osagai horiek kontuan izanik eta irudian sakatuta, egindako lan batzuk ikusgai.