Les Triplettes de Belleville pelikularen zati batean oinarrituz eta foley teknika erabiliz, ikasleek soinua landu dute era praktiko batean eta ikus-entzunezko lanetan honen garrantziaz ohartu dira.
2022(e)ko martxoaren 25(a), ostirala
2022(e)ko martxoaren 18(a), ostirala
Begirada Gurutzatuak / Bilboko Arte Ederren Museoa / 2022-03-17
Batxilergoko 1.mailako Marrazketa Artistikoko ikasleekin, Bilboko Arte Ederren Museora joan gara, Begirada Gurutzatuak programan parte hartzera. Bertan, Ibon Garagarza eta Mertxe Periz artisten eskutik, aukeratutako arte lan batzuei jarraituz, komentatutako ibilbidea egin dugu eta atsedenaldi baten ostean, ikusitakoaz hausnartzeko sormen tailerra egin dugu. Tailer horretan, materiala ezberdinekin esperimentatzeko aukera izan dugu, bikoteka eta lan egiteko askatasun osoa edukiz. Bukaeran egindako lanak aurkeztu eta denon artean komentatzeko parada izan dugu. Jarduera honen bidez, ikasleek museo bateko lanak nola antolatzen diren ikasi dute, baita ezagutza tekniko eta historikoetaz harago eta norberaren begiradaz baliatuz, artelanetaz ere ikasi eta disfrutatu daitekeela.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)