2022(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Kartela / Marrazketa Artistikoa

Marrazketa artistikoko ikasleekin kartela landu dugu 3.ebaluazioan. Hasiera batean, tipografiari, konposizioari eta kartelaren garapenari buruzko informazioa eman zaie ikasleei eta ondoren beraiek kartelak ekoiztu dituzte. Talde bateko ikasleek, Gaztelerako irakasleak proposatutako gaiari heldu diote eta antzerki bat, Miles Gloriosus, iragartzeko kartela egin dute eta beste taldean, gaia librea izan da.

Prozesua...

Emaitzak "Miles Gloriosus"...

Beste taldeko lanak...

2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Raccord 21-22 / Irudia eta Soinua

Bartzelona CCCB-ek duen Soy Cámara Youtube kanaleko "Escena de un bar" bideoan oinarrituz, ikasleek Raccord-aren kontzeptua landu ahal izan dute. Horretarako, pelikula ezberdinetako planoak erabili dituzte kontakizun berri bat osatzeko eta hauek raccord-aren bidez lotu dituzte.

Lanak ikusteko: SAKATU HEMEN

2022(e)ko apirilaren 24(a), igandea

Je vous salue / Irudia eta Soinua

Irudia eta soinuko ikasleekin, Jean-Luc Godard-ek 1993an egin zuen Je vous salue Sarajevo lanean oinarrituz, beraien bertsio propioak sortu dituzte, interesatzen zitzaien argazki bat aukeratuz. Lanak ikusteko, beheko irudian sakatu

2022(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

Ipuin ilustratua / Marrazketa Artistikoa

Marrazketa artistikoko ikasleekin ipuin ilustratua landu dugu 2.eta 3.ebaluazioan, aurretik landutako paisaia eta giza gorputza eta erretratua egoera berri batean erabiltzeko eta tipografien garapenean salto bat emateko asmoz. Ikasleek Euskaraldia gai bezala zuen ipuin bat izan dute abiapuntu bezala eta orain arte erabilitako tekniketaz baliatuz, emaitza politak lortu dituzte.

Hasierako ideiak eta pausoak...

Itxura hartzen...

Azken txanpa...

Emaitzak...