2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

Raccord

Bartzelona CCCB-ek duen Soy Cámara Youtube kanaleko "Escena de un bar" bideoan oinarrituz, ikasleek Raccord-aren kontzeptua landu ahal izan dute. Horretarako, pelikula ezberdinetako planoak erabili dituzte kontakizun berri bat osatzeko eta hauek raccord-aren bidez lotu dituzte.

Lanak ikusteko: SAKATU HEMEN

2021(e)ko apirilaren 15(a), osteguna

Mugimenduzko irudia / Hasierako ariketak

Irudia eta Soinua ikasgaiko ikasleekin, Mugimenduzko irudian murgiltzen hasi gara. Horretarako, hiru ariketa proposatu zaizkie ikasleei: 1- 12/9/6/3 argazkirekin ekintza bera kontatzea, 2- ekintza bera bideoa erabiliz eta plano mota ezberdinak tartekatuz kontatzea eta 3- "the reader" pelikularen zati baten, planoen eta kamera mugimenduen imitazioa egitea. Jarraian ikusgai lanetako batzuk.

Irudian klik eginda, June Agirrek eta Eñaut Balerdik egindako lana ikus dezakezu eta beste lan batzuk ikusteko hemen sakatu:LAN GEHIAGO