2021(e)ko abenduaren 13(a), astelehena

Bideotik marrazten / Marrazketa Artistikoa

Giza gorputzaren lanketa aitzaki hartuta, Marrazketa Artistikoko ikasleei hurrengo erronka proposatu nien. Soy Cámara CCCB kanaleko "No hay camino" bideoa ikusi bitartean, bertatik hartutako zuzeneko marrazkiak egitea. Orain arte, geldirik zeuden (arkitektura, bodegoiak, gu geu...) ereduak izanik marraztu dute eta ariketa honen bidez, horrekin hautsi eta eredu batean adierazgarrienak diren atalak identifikatzea bilatu da.



2021(e)ko abenduaren 2(a), osteguna

Kdenlive / Bideoklipa / Irudia eta Soinua

Irudia eta Soinuko ikasleek bideoklipa egin dute Kdenlive bideo editore programa ikasteko eta praktikatzeko. Kdenlive erabilera libreko bideo editorea da, gainera hizkuntzen artean euskera erabiltzeko aukera eskaintzen du. Irudiari sakatuta, egindako lanetako batzuk.

Marrazketa Artistikoa / Proiektua 1.eba.

Marrazketa artistikoko ikasleekin Paisaia eta Natura hila landu ditugu 1.ebaluazioan zehar, baita arkatza, akuarelak eta pastelak teknikak ere. 1.ebaluazioko proiektu bezala, ikasleei jatetxe baten jangelarako irudia (marrazkia, koadroa, frisoa...)egitea proposatu zaie. Ezinbestean, Paisaia (beraien herria) eta Natura hila (janaria) jorratu behar zituzten, baita ebaluazioan landutako bi teknika ere.

Konposizioaren hasierako pausoak...

Forma eta kolorea hartzen...

Azkenik emaitzak

2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

Irudi finkoa lanak 21-22

Aurten 1.ebaluazioan, Irudia eta Soinuko ikasleekin, hainbat artisten (Joseba Elorza, Asier Sanz, Laura Hofstadter, Hanna Höch, Ugur Gallenkus, Chema Madoz, Serge Bloch, Vincent Bal eta Nancy Burson) lana eredu izanik eta Distopia-Utopia gaia lantzeko asmoz, ikasleek hainbat irudi ekoiztu ditzute Gimp programa erabiliz eta ondoren aldizkari itxuran aurkeztu dituzte. Azkeneko hau egiteko Scribus programa erabili dute. Irudiekin lotuta, ikasleek ere testu batzuk idatzi dituzte aldizkarian sartu dituztenak ere.



LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO

2021(e)ko azaroaren 16(a), asteartea

Natura hila / Marrazketa Artistikoa

Marrazketa artistikoko ikasleekin Natura hila landu dugu, baita arkatza eta pastela teknikak ere. Gelan, objektu ezberdinak erabiliz, bodegoia muntatu dugu, baita argiztatzeko foko ezberdinak ere. Ondoren, lehenik arkatzez eta ondoren pastelak erabiliz, ikasleek bina bodegoi marraztu dituzte. Enkajea, argi-iluna eta proportzioak landu dira modu hontan.

Konposizioaren hasierako pausoak...

Forma eta kolorea hartzen...

Azkenik emaitzetako batzuk

2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

Marrazketa Artistikoa / Paisaia eta Arkitektura

Marrazketa artistikoko ikasleekin Paisaia eta Arkitektura landu ditugu, baita perspektiba koniko frontala (edo ihespuntu bakarrekoa) eta arkatza eta akuarela teknikak. Hasiera batean ikasleekin kalera irten ginen zuzeneko marrazketa egitera eta bertan jasotako oharrekin zein internetez bilatutako irudiekin, ikasleek marrazki bat egin dute ondoren. Marrazkiaren konposizioa lantzerakoan, ikasleei aukera ezberdinak eman zaizkie; batetik paisaia "ikusten duten" bezala irudikatzeko aukera eman zaie, baina baita zentzu logikorik gabeko paisaiak egin ahal izan dituzte, edo bandera baten egitura imitatuz,...oharretaz gain, ikasle batzuei ehundura grafikoekin lan egiteko gonbitea luzatu zaie.
Konposizioaren hasierako pausoak...

Forma eta kolorea hartzen...

Azkenik emaitzetako batzuk