2020(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Segundo bateko animazioak

Valentzian, 2008 urtean egin zen One Second Video Festivalen ideian oinarrituz, ikasleek segundo bateko animazio ezberdinak egin dituzte.



Egileak: Ugaitz Mozo eta Ander Ugartemendia

LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO

2020(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Antzeko irudien animazioa

Ikusmenaren funtzionamenduarekin jolastuz eta mugikorra eta txantiloi bat erabiliz, antzeko irudi bat erdian jarriz lortutako animazioak.



Egilea: June Ermina Goñi

LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO

2020(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Irudi finkoa 20-21

Irudia eta Soinua ikasgaian, 1.ebaluazioan, Joseba Elorza, Asier Sanz, Serge Bloch eta Nancy Burson artistak izan ditugu erreferentzi gisa eta hauen lanetan oinarrituz ikasleek beraienak sortu dituzte eta aldizkari digital batean bildu.



LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

Je vous salue...

Irudia eta soinuko ikasleekin, Jean-Luc Godard-ek 1993an egin zuen Je vous salue Sarajevo lanean oinarrituz, beraien bertsio propioak sortu dituzte, interesatzen zitzaien argazki bat aukeratuz. Jarraian ikusgai lanetako bat eta esteka honen bidez egindako beste batzuk ikusteko aukera ere: LAN GEHIAGO

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Formato handiko marrazkia

Marrazketa artistikoko ikasleei erronka berri bat aurkeztu nien oraingoa, marrazketak block-etik eta A4 eta A3 tamainetatik atera eta formatu handiagoetara salto egitea. Nahiz eta hasierako asmoa 100X70ko formatua erabiltzea izan, denborak horrela baldintzatuta, ikasleek 50X70eko formatua erabili dute azkenean. Hasieran papera ikusita, nolabaiteko zorabioa eman zien ikasleei, baina lanak aurrera egin ahala erronka gainditu dutela esan daiteke. teknika eta gaia librea izan ziren, marrazki surrealista egitea proposatu nien. Lerroak izan behar zuen protagonismoa.

Lehen pausoak...


Mamitzen...


Coronavirusaren afera dela eta etxean bukatu dituzte marrazkiak...

2020(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Stop-motion eta soinua

Irudia eta soinua ikasgaiko ikasleekin, hurrengo ariketa egin dugu. Hasiera batean irudi finkotik mugimenduzko irudirako trantsizioa ulertzeko, ikasleek bikoteka, soinurik gabeko animazioa egin zuten, horretarako stop-motion teknika erabiliz. Ondoren banaka, bakoitzak bere animazioarentzako soinu banda sortu zuen, melodia, ahotsa eta soinu efektuak erabiliz, modu horretan erronka berdinaren aurrean emaitza ezberdinak lortzen direla ikus zezaten. Honat lortutako emaitzetako bat, Kepa Otegi Galarragak eta Ainhitze Zubeldia del Castillok egindako lana hain zuzen.

Animazioa soinurik gabe:


Ainhitze Zubeldia del Castilloren lana:


Kepa Otegi Galarragaren lana:



2020(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

Ipuin ilustratua

Marrazketa artistikoko ikasleekin ipuin ilustratua landu dugu. Taldeka eta sorginatxirulinak Euskaraldirako sortutako ipuinean oinarrituz, ikasleek taldean honen irudia sortu eta ipuin itxura eman diote.


2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

Komikia

Marrazketa artistikoko ikasleekin komikia landu dugu 2.ebaluazioan, nolabait aurretik landutako paisaia eta giza gorputza eta erretratua gaiak batzeko asmoz. Ikasleek UEMA-ko "arnasguneak" kontzeptuan oinarrituz komikiak sortu behar izan dituzte, aurretik hauen ezaugarriak (plano motak, ikuspuntua, puxika motak, etab.) landu dira.

Lehen pausoa ideia pentsatu eta planifikazio eta zirriborro lanak egitea izan zen...


Ondoren planifikazio horretan oinarrituz komikia itxura hartzen hasi zen marrazkiaren bidez...


Marrazkiak boligrafoz birpasatzea eta kolorea ematen hastea izan zen hurrengo urratsa...


Emaitzak azkenik...

2020(e)ko urtarrilaren 3(a), ostirala

Giza gorputza eta erretratoa

Marrazketa artistikoko ikasleekin giza gorputza eta erretratoa landu dugu 2.ebaluazioan. Saioak mugatuak ziren eta ez du gehiegi sakontzeko aukerarik eman.

Giza gorputzaren egiturarekin hasi ginen lanean, horretarako ikasleak eredu izanik, marrazki ezberdinak egin zituzten gelan sinplifikazio teknikak erabiliz, modu horretan posturak, pisuen kokapena eta proportzioak lantzeko aukera izan zuten...

Aurreko saioan ikasleek egindako egituraketa marrazkietan oinarrituz, marrazki osatuagoak egin zituzten ikasleak, argi-iluna lantzeko aukera izan zuten horrela...

Behin gorputzaren egitura eta proportzioak landuta, kalera atera ginen apunte azkarrak hartzera, modu honetan sinplifikazioa eta gorputzen irudikapenean parterik esanguratsuenak lantzeko aukera izan zuten ikasleek...

Erretratua izan zen lantzen hurrengoa, ikasleek elkarri egin zizkieten gelan...

Nahiz eta denbora tarte laburrean landu, lortutako emaitzak duinak izan dira...