2019(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

Irudia eta soinua lanak

1.ebaluazioan zehar irudi finkoarekin aritu gara lanean Irudia eta Soinua ikasgaian. Ikasleek irudi finkoaren aldarte ezberdinak jasotzen zituzten lau lan liburuxka digital batean jaso behar zituzten. Alfabeto bat egiteaz gain, ikasleek Joseba Elorza, Vincent Bal eta Laura Hofstadter artistak izan dituzte eredu beraien ekoizpenak egiteko garaian. Jarraian egindako lan batzuk ikusgai.



LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO

2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

1.ebaluazioko proiektua

1.ebaluazioan "Natura hila" eta "Paisaia" gaiak eta akuarela, arkatza eta pastelak teknikak landu ostean dena batzen duen proiektuan abian jartzeko unea iritsi da. Ikasleek Tolosan ireki berri duen jatetxe batentzako marrazkia egin beharko dute, gaiak janaria eta Tolosako txokoak izanik, gainera ebaluazioan zehar landutako bi teknika erabiliko behar dituzte gutxienez eta luzeran edo zabaleran irudiak gutxienez metro bat neurtu beharko du.

Lehenengo pausoak, planifikazioa eta irudi zatiak...

Kolorea hartzen ari da...

Azkenik emaitzak...