1.ebaluazioan zehar irudi finkoarekin aritu gara lanean Irudia eta Soinua ikasgaian. Ikasleek irudi finkoaren aldarte ezberdinak jasotzen zituzten lau lan liburuxka digital batean jaso behar zituzten. Alfabeto bat egiteaz gain, ikasleek Joseba Elorza, Vincent Bal eta Laura Hofstadter artistak izan dituzte eredu beraien ekoizpenak egiteko garaian. Jarraian egindako lan batzuk ikusgai.
LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO / LAN GEHIAGO IKUSTEKO
2019(e)ko azaroaren 22(a), ostirala
2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna
1.ebaluazioko proiektua
1.ebaluazioan "Natura hila" eta "Paisaia" gaiak eta akuarela, arkatza eta pastelak teknikak landu ostean dena batzen duen proiektuan abian jartzeko unea iritsi da. Ikasleek Tolosan ireki berri duen jatetxe batentzako marrazkia egin beharko dute, gaiak janaria eta Tolosako txokoak izanik, gainera ebaluazioan zehar landutako bi teknika erabiliko behar dituzte gutxienez eta luzeran edo zabaleran irudiak gutxienez metro bat neurtu beharko du.
Lehenengo pausoak, planifikazioa eta irudi zatiak...
Kolorea hartzen ari da...
Azkenik emaitzak...
Lehenengo pausoak, planifikazioa eta irudi zatiak...
Kolorea hartzen ari da...
Azkenik emaitzak...
2019(e)ko urriaren 26(a), larunbata
Natura hila
Paisaiaren lanaren ostean, natura hila egiten hasi gara, horretarako, etxetik ekarritako eguneroko objektu eta jostailuekin bodegoi txikia osatu dugu. Lehenik zuri beltzez eta ondoren kolorez aritu dira ikasleak, arkatzak eta pastelak erabiliz.
Bodegoia...
Neurriak eta formak kokatzen...
Arkatzez itzalak egin eta gero...
Neurriak eta formak kokatzen, baina orain pastelekin kolorez...
Pastelekin marrazkiak bukatuta...
Bodegoia...
Neurriak eta formak kokatzen...
Arkatzez itzalak egin eta gero...
Neurriak eta formak kokatzen, baina orain pastelekin kolorez...
Pastelekin marrazkiak bukatuta...
Paisaia
Marrazketa artistikoko ikasleak kalean hartutako zirriborroetan oinarrituz asmatutako paisaiak sortu dituzte. Kolorea emateko akuarela erabili dute.
2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala
Zuzeneko marrazketa
Marrazketa artistikoko ikasleekin kalera irten eta zuzeneko marrazketa praktikatu dugu. Klasean ondoren xehetasunak irudikatu ahal izateko ere argazkiak egin ditugu.
2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena
Marrazketa artistikoa, izenaren ariketa
Marrazketa artistikoko ikasleek aurten egin duten lehenengo lana, horretarako beraien izenak eta gustuak irudi batean elkartu dituzte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)