2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

Instalazioa azaroak 25

Aurtengo ikasturtean, azaroak 25era begira eta Billabonako herriko elkarte, udaletxe eta talde ezberdinekin bateratua, ikastetxean bufanda erraldoia ehundu dute ikasleek artilea erabiliz. Hori dela eta 4V1 taldeko ikasleekin instalazio bat egin da artilea erabiliz. Geletara sartzeko pasabideen sarrera estaliz, artilez egindako kortinak jarri dira.

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

Objektu bat 11 eratan

DBH 4ko ikasleek objektu bera hamaika modu ezberdinetan lantzeko erronka izan dute lan honen bidez. Irudietaz gain, aldizkari formatoa eman behar izan diote lan honi, konposizioa eta izenburuak bezalako elementuak kontuan hartu behar izan dtuztelarik. Sormena eta materialen aniztasuna izan dira lan honetan ardatz. Honat lortutako emaitza batzuk

Irudien oinarrizko osagaiak

DBH 3ko ikasleek irudiaren oinarrizko osagaiak (puntua, lerroa, planoa eta testura) praktikan jartzeko egindako ariketa. Horretarako, lau margolari ezagunen koadroetan oinarritu dira, hasieran koadroak kodrikula sistema erabiliz kopiatu dituzte eta ondoren, puntuen, lerroen, koloreen eta testura grafikoen erabileraren bidez kolorea eman diote. Azkenik atzekaldean koadroaren egilearen inguruko idatzizko informazioa jarri dute